Aizkardi Mendi Elkarteak irteera antolatu du Zuberoara

Ataria 2022ko irailaren 26a

Igandean, hilak 2, izango da. Larrainetik (644 metro) abiatuko dira, eta Erroimendiko lepotik (1.360 metro) igaro ondoren, Orhi mendia (2.017 metro) igoko dute. Itzulera, Millagateko lepotik (1.445 metro) egingo dute.

6:00etan irtengo dira, Villabonako Olaederra kiroldegitik. Ibilaldiak 21 kilometroko luzera du, eta iraupena 7 ordu ingurukoa izatea aurreikusten dute. Izena emateko, 649 717 182 telefono zenbakira deitu behar da ondorengo ordutegian: 20:00-22:00. Bestela, Aizkardi elkartearen lokalera bertaratuta eman daiteke izena, ostegunean, ordutegi berean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!