Errebotea sutan da

Eneritz Maiz Etxarri 2022ko irailaren 18a

Atzeratu egin behar izan zuten, baina gaur jokatzen ari dira Behar Zana pilota elkartearen 75+1 urteurreneko Errebotea Sutan festa.

10:00ak baino lehen hasi dira Errebote plaza girotzen, eta lau kiroleko elastikoan soinean kolorea jarri diote plazari. Gaur errebotea izango da protagonista egun osoan zehar, Amasa-Villabonan.

Goizean zehar ligaxkako partidak jokatuko dituzte taldeek elkarren aurka, eta 16:30etik aurrera, berriz ere, errebotea sutan jarriko dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!