Oinkariko dantzariek Amaiurko ikuskizunean parte hartu dute

Ataria 2022ko abuztuaren 12a

Aurreko larunbatean 'Amaiur 2022-2522, aurkituko gaituzuenoi' ikuskizuna egin zuten Amaiurren. Besteak beste, Oinkariko dantzariek hartu zuten parte ekitaldian.

Amaiurren bizitakoa "ederra eta hunkigarria" izan zela aipatu dute Amasa-Villabonako dantza taldeko kideek. "Herri oso bat auzolanean, ikusleen erantzun bikainaz saritua", esan dute sare sozialetan. Amaiur 2022-2522, aurkituko gaituzuenoi ikuskizuna Jon Maiak zuzendu du eta hari eta bere lan taldeari eskerrak eman dizkio Oinkari dantza taldeak, emanaldian parte hartzeko gonbita luzatzeagatik.

Migel Zeberio tolosarrak zuzendutako Et Incarnatus orkestrak ere parte hartu zuen larunbateko ikuskizunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!