Villabonako jaiak 2022

Remi Ayestaranen heriotzaren XIII. urteurreneko omenaldia bertan behera geratu da

Ataria 2022ko uztailaren 31

Azken egunotako eraso matxistak direla eta, 19:30etatik aurrera jaiak bertan behera uztea erabaki du Amasa-Villabonako Udalak.

"Guk urtero bezala Remi Gogoan ekimenetik omenaldia egiteko asmoa geneukan, baina baldintza hauetan aurrera egitea ezinezkoa egiten zaigu. Badakigu Remik berak ulertuko lukeela. Beragatik balitz, jaiak honezkero bukatuta zeudekeen", jakinarazi du Remi Gogoan ekimenekoek.

Hamahiru urte bete dira Remi Ayestaran billabonatarra hil zela, eta Remi Gogoan ekimeneko kideek urteroko ekitaldia egiteko hitzordua zuten gaur bere omenez. Azken egunotako eraso matxistak direla eta, festak ez ezik, ekimena ere bertan behera uztea erabaki dute.

"Familiarentzat urte eta batez ere azken egun gogorrak ari dira izaten, eta gaur omenaldia egin ez arren, beti izango gaituzte alboan. Besarkada estu bat etxeko guztientzat", esan dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!