Villabonako jaiak 2022

Festetako gertakari larrien salaketa egin zuten bart gauen Villabonan

Ataria 2022ko uztailaren 31

Santio jaiak hasi zirenetik, uztailak 24tik gaur arte egon diren erasoak salatzeko oholtza gainera igo zen emakume talde bat bart gauean.

Aurtengo Santio festetarako lehen aldiz jarri dute martxan Amasa-Villabonako Udalaren eta herriko Lurgatz eta Akain talde feministen artean adostutako eraso matxisten aurkako protokoloa. "Prest ginen telefono bat gau eta egun poltsikoan eramateko, prest ehundaka pegatina pegatzeko, prest besoko morea jai eremuan murgiltzeko, baina hontarako ez. Hontarako ez geuden prest. Ez geuden prest protokoloa martxan jarri behar izateko", adierazi zuen atzo bozeramaileak.

Protokoloa indarkeria matxista kasu bat egon denean edo LGTBIQ+ kolektiboko pertsona bat erasotua izan denean aktibatzen da. Aurtengo Santio jaietan, ordea, "behin, bitan, hirutan" eta beste hainbeste alditan jarri behar izan dutela jakinarazi dute. Horregatik, gogor salatu zituzten Santio jaiak hasi zirenetik, uztailaren 24tik gaur arte gertatu diren eraso guztiak: "Berriz errepikatuko dugu ozen kaleak eta plazak gureak direla, nahi bezela dantzatu nahi dugula eta etxera mozkor eta libre iritsi nahi dugula. Irtenbide bakarra autodefentsa feminista da. Hemen gaude, hemen gaituzue. Ez dugu pauso bat bera atzera emango".

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!