Villabonako jaiak 2022

Luixa-Ayerza palaz eta Elizalde-Urruzola eskuz, aurtengo Santiotako txapeldunak

Ataria 2022ko uztailaren 29a

Paleta gomaz binaka eta nagusien mailan eskuz Santio txapelketaren binakako finalak jokatu ziren ostegun arratsaldean.

Ostegunean Behar Zana elkartearen eskutik udal pilotalekuan jokatu ziren paleta goma irekiko, eta nagusi mailako eskuz binakako Santio txapelketen finalak.

Hauek izan ziren emaitzak:

  • Paleta goma binaka
    • Luixa-Ayerza (Behar Zana) 25
    • Lizaso-Arrieta (Orio-Aia) 13
  • Eskuz binaka nagusiak:
    • Elizalde-Urruzola (Zugarralde-Pagazpe) 22
    • Etxezarreta-Aranguren (Eple) 13

Eskuzko irabazleek eguberrietan jokatuko den X. Antton Pebet Oroimenezko elite txapelketan jokatzeko zuzeneko txartela irabazi dute.

Errebote partida

Uztailaren 31n bukatuko dira Villabonako Santio jaiak eta ekitaldietako batek Behar Zana elkartearen 75. urteurrenarekin egin du bat. Urtero bezala errebote partida klasikoa jokatuko dute Lapurdiko Hazparne eta Amasa-Villabonako pilotarien artean 11:30etik aurrera. 93. aldiz jokatu dute partida hori, eta aurtengoan Behar Zana elkartearen ospakizun ekitaldietako azkena izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!