Villabonako jaiak 2022

Erretiratuen eguna ari dira ospatzen

Jon Miranda Labaien 2022ko uztailaren 27a

86 erretiratu inguru bildu dira bazkaltzeko Txermingo Zubimusu ikastolaren egoitzan.

Santio jaiek bere bidea jarraitzen dute Villabonan eta gaur Erretiratuen eta Gazteen eguna izan da. Goizetik jubilatuen esku-lanen eta margoen erakusketa izan da Berdura plazan, eta ondoren, Txermingo Zubimusu ikastolaren egoitzan bildu dira bazkaltzeko 86 erretiratu inguru.

Bazkalostean dantzaldia egin dute bertaratutakoek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!