Errebote partida  Behar Zanaren urteurrena bukatzeko

Ataria 2022ko uztailaren 28a

Errebote partida jokatuko dute Amasa-Villabona eta Hazparneko taldeek uztailaren 31n 11:30etik aurrera.

Uztailaren 31n bukatuko dira Villabonako Santio jaiak eta ekitaldietako batek Behar Zana elkartearen 75. urteurrenarekin egin du bat. Urtero bezala errebote partida klasikoa jokatuko dute Lapurdiko Hazparne eta Amasa-Villabonako pilotarien artean 11:30etik aurrera. 93. aldiz jokatu dute partida hori, eta aurtengoan Behar Zana elkartearen ospakizun ekitaldietako azkena izango da.

Tradizio luzea duen partida, hainbeste urtez jarraian jokatu den beste neurketa bat nekez izango baita pilotaren munduan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!