Villabonako jaiak 2022

Otaño eta Mujika-Esnaola Santiotako txapeldunak

Ataria 2022ko uztailaren 25a

Mikel Otaño txapeldun izan da Behar Zana elkarteak antolatutako frontenis txapelketan eta Mujika-Esnaola gailendu dira elkarte beraren Eskuz Binakako Txapelketa Herrikoian.

Villabona festetan murgilduta dagoen honetan, kirol lehiak ez du etenik. Atzokoan, uztailaren 24an, esaterako, 
Behar Zana pilota elkarteak antolatutako bi lehiaketen finalak ospatu ziren: frontenis eta eskuz binakakoa, Villabonako Santio jaien barruan. 
 
Lehena, frontenisean banaka, Mikel Otañok 22-21eko emaitzaz irabazi zuen Aratz Luixaren aurka. Partida borrokatua izan zen.
 
Hare borrokatuagoa izan zen eskuzkoa. Ia bi orduko finala jokatu zuten eta 22-16ko emaitzaz irabazi zuten Mujika-Esnaola bikoteak Otegi-Artolaren aurka.
 
 
 
 
 
 
 
Hurrengo finalak
Datozen finalak uztailak 28an jokatuko dira Bear Zana pilotalekuan 18:00etan hasita.
 
Paleta gomaz binaka Luixa-Ayerzak Salegi-Arrietaren aurka jokatuko dute eta afizionatutan eskuz binaka Etxezarreta-Aranguren bikoteak Elizalde-Urruzolaren aurka jokatuko dute.
 
Partida honetako irabazleek gabonetan jokatuko den X.Antton Pebet Oroimenezko Elite txapelketan jokatzeko zuzeneko txartela irabaziko dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!