Aljibean murala margotu dute

Ataria 2022ko uztailaren 23a

Nexgraff ezizena darabilen artista urbanoak margotu du Aljibeko pareta eta eremu horretan XIX. mendetik egondako industria ekarri du gogora.

Aljibeko paretan murala margotu du Nexgraf izeneko artista grafikoak, eremu horretan XIX. mendetik egondako industria, Subijana eta La Salvadora gogora ekarriz.

Amasa-Villabonako Udalak jakinarazi duenez, uda ondoren informazio panelak jarriko dituzte bertan, "herriko historiaren zati honen memoria galdu ez dadin".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!