Erdigunea trafikoarentzat itxita egongo da larunbat goizean

Ataria 2022ko uztailaren 21a

Trikuharri mendi lasterketa dela eta, Kale Berria itxita egongo da 43. zenbakitik elizarainoko tartean.

Uztailaren 23an, larunbatean, Villabonako erdigunea trafikorentzat itxita egongo da 08:15etik 09:10era eta 10:10etik 14:30era, Trikuharri mendi lasterketa izango baita.

Lasterketa hau Kale Nagusian hasi eta amaituko bada ere, Kale Berritik ere igaroko da. Honek, trafikoan eragingo du, eta Kale Berria 43. zenbakitik elizaraino errepidea itxita egongo da aipatutako ordutegian. Kale Nagusia eta Aldude kalea ere itxita egongo dira, eta Salbadorako garajeetan ezingo da sartu-irteerarik egin 08:15etik0 09:10era eta 10:10etik 14:30era.

Udalak barkamena eskatu nahi du aldez aurretik sortu daitezkeen eragozpenengatik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!