Villabonako jaiak 2022

Santio egunean egingo dute XL. Santiotako Herri Krosa

Ataria 2022ko uzt. 21a, 11:57

Villabonako Zunbeltz elkarteak beste behin antolatu du Santiotako Kros Herrikoia. Berrogeigarren edizioa izango da aurtengoa, eta uztailaren 25ean izango da.

11:30ean hasiko dira lasterka 2007a baino lehen jaiotakoak. 2006 eta 2007an jaiotakoek ibilbide nagusiari buelta bat eman beharko diote, 2,5 kilometro osatuz; 2004 eta 2005 artekoek bi buelta, 5 kilometro eginez, eta 2003a baino lehen jaiotakoek hiru buelta, 7,5 kilometro denera. Izena Herrikrosa.eus helbidean eman daiteke lasterketa egunera arte eta doan izango da. Dortsala egunean bertan jasoko da Zunbeltz elkartean.

Helduen kategorian, lehen eta bigarren emakume zein gizonek garaikurra jasoko dute, eta korrikalari helduenari ere garaikurra emango zaio. Gazteen kategorian, lehen neskarentzat eta lehen mutilarentzat izango da garaikurra.

Gaztetxoenek ere izango dute aukera. 2012az geroztik jaiotakoek ibilbide txikiari buelta bat emango diote, 10:15ean abiatuta. 2010 eta 2011 artean jaiotakoek ibilbide txikiari bi buelta, 10:30ean aterata. Eta 2008 eta 2009 artekoek ibilbide nagusiari buelta bat emango diote, 10:45ean aterata. Haurren izen ematea egunean bertan egin beharko da, 09:15etik aurrera, Zunbeltz elkartean. Kasu honetan, parte hartzaile guztien artean lau sari banatuko dituzte.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!