Donapaleuko Amikuze taldeko Detchart, Castege eta Casaux hirukoteari 40-25 emaitzaz irabazi diote Behar Zanako pilotariek. Garaipen garrantzitsua izan da, ligaxkan aurkari berdinen aurka galdu eta gero finala irabazteak balio erantsia izan baitu.
Behar Zana elkarteko Adur Otaegik eta Axier eta Pello Aranburu anaiek Iparraldeko Joko Garbiko plaza libreko gazteen bigarren mailako finala irabazi dute Kanboko plazan.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?