Villabonako jaiak 2022

Udaltzaingoak 24 orduko zerbitzua emango du Santio jaietan

Ataria 2022ko uztailaren 19a

Uztailaren 23tik 31ra bi udaltzain berri ariko dira lanean, uztailaren 28an izan ezik; lau udaltzain egongo dira gauez lanean.

Amasa-Villabonako Udalak, Santio jaietan Udaltzaingoaren zerbitzua indartzea erabaki du eta horretarako bi udaltzain berri kontratatu ditu egun berezi horietarako.

Horrela, uztailaren 23tik 31ra (uztailaren 28ko atseden egunean ezik) guztira lau udaltzain egongo dira gauez lanean. Modu horretan, gauez Villabonako kaleetan eta bereziki Erreboteko plaza inguruko jai-gunean Udaltzaingoa arduratuko da segurtasun publikoa bermatzeaz. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!