2022/07/27 10:00 - 23:00

Santio Jaiak

Santio Jaiak
Amasa-Villabona

10:00. Toka txapelketa, Salbadora Jubilatuen Etxearen eskutik, Olaederra kiroldegiaren ondoan.

11:00. Jubilatuen eskulanen eta margoen erakusketa, Berdura plazan.

14:00. Jubilatuen bazkaria eta ondoren dantza, Txermingo Zubimusu ikastolan.

14:30. Bazkaria, Onddo Gazte Asanbladaren eskutik, Onddo plazan. Eguraldi txarra eginez gero, Txermingo Zubimusu ikastolan.

16:15. Zumba klase herrikoia, Txistulari plazan.

17:30. Gazteen poteo-kalejira, Orkestra Nazionalarekin. Erreboteko plazatik abiatuta. 

18:00. Cycling mini-maratoia, Txistulari plazan.

23:00. Kontzertua, Su Ta Gar eta Nikotina, Erreboteko plazan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!