2022/07/24 12:00 - 23:59

Santio Jaiak

Santio Jaiak
Amasa-Villabona

12:00. Txupinazoa, Erreboteko plazan. Osasungintzako eta Santiago Egoitzako langileen partetik, Iraunkorrak txarangak alaiturik.

12:15. Buruhandi, Ipotx eta Erraldoien kalejira, Iraunkorrak txarangak alaituta.

12:30. Halterofilia proba, Erreboteko plazan. Molins de Rei (Espainiako Klubetako txapelduna) vs. Denok Danena.

10:00. Billabona Xake elkartearen 50. urteurrena dela eta, Sabrina Vega kanariarrak, Estatuko historiako jokalari onenak, elkarteko 25 jokalariren aurka jokatuko du aldi berean Maiatzaren Lehena plazan, goiz guztian zehar.

14:00. Herri bazkaria, Erreboteko plazan.

16:00. Etxeondo Fest Azokaren irekiera, Etxeondo parkean: artisau postuak, desfilea, kontzertua.

16:00. Bola tiraldia, helduentzat. Behar Zana elkarteko Bola Taldearen eskutik, Olaederrako bolatokian.

17:00. Pilota. Frontenisa eta Eskuz BInakako Txapelketa Herrikoia, Behar Zana elkartearen eskutik, Olaederrako pilotalekuan. Eguraldi txarra eginez gero, Villabonako Udal Pilotalekuan.

17:00. Perkusio emanaldi ibiltaria, Etxeondo parkean. Zo-zongo taldea: Kolpez Blai.

18:00. Perkusio emanaldi ibiltaria, Erreboteko plazatik abiatuta. Zo-zongo tadea: Kolpez Blai.

19:30. Futbito finala, Erreboteko plazan.

19:30. Gontzal Mendibilen kontzertua, Eresargi eta Eresargi Gazte abesbatzekin, Gurea antzokian.

23:00. Danborrada, Iraunkorrak txarangak alaituta, Onddo Gazte Asanbladaren eskutik. Kultur etxetik abiatuko da.

00:00. Dantzaldia, Erreboteko plazan, Gabezin taldearekin.

01:00. Gazte garaiak oroituz, 40 urtetik gorakoentzako DJ emanaldia, Txistulari plazan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!