Onddo gazte asanbladak, Santiotako danborrada egingo du aurten herriko festen barruan. Uztailaren 24an izango da, 23:00etatik aurrera eta kultur etxetik abiatuko dira.
Lehenengo entsegua uztailaren 14an izango da Zatorran, 18:00etatik aurrera. Lehen egunean azaltzea ezinbestekoa izango da izena emateko. Bigarren entsegua, berriz, uztailaren 22an egingo dute Amalurra plazan, 19:30etik aurrera.