Asfaltatze lanak abiatu dituzte Amasa-Villabonako zenbait kaletan

Ataria 2022ko uztailaren 13a

Bi astetan zehar egingo dituzte lanak, besteak beste, Kale Berrian, Osasun etxearen parean, Altzin kalean eta Otsabitik Komizarrerako errepidean.

Amasa-Villabonako errepideetako mantenu lanekin jarraituz, egoera txarrean dauden herriko hainbat errepide zati konpondu eta asfaltatuko ditu udalak datozen bi asteetan zehar. Asfaltatze lan hauek trafikoa guztiz etengo ez badute ere, lanak egiten ari diren errepide zatietan tentuz gidatzeko, ezarrita dagoen seinalizazioa errespetatzeko eta bertako langileen jarraibideak errespetatzeko eskatu du Amasa-Villabonako Udalak. 

Aste honetan hasi dituzte lanak Kale Berrian eta Osasun etxearen parean. Pixkanaka Altzin kalera pasako dira langileak eta iturriaren pareko errepide tartea ere konponduko dute. Datorren astean, aldiz, Otsabitik Komizarrerako errepidean (Arbe enpresa eta Pasus baserrira joateko bidegurutzearen artean) dauden zuloak konponduko dituzte.

Lan hauek Construcciones y Asfaltos Mularri S.L. enpresak gauzatuko ditu, eta udalak guztira 21.297 euro bideratu ditu herriko errepide kaltetuen hobekuntzara.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!