Bengoetxea VI.ak agur biran AEB-etan jokatzen ari da eta bidai-lagun Baiko enpresan izan zituen Erasun eta Zabala ditu Lizasorekin batera. Lehenbizi Bartzelonan jokatu zuten, Nafarren Etxean, eta ondoren AEB-etara joan eta San Frantziskon jokatu dute. Azken partida, bihar, Los Angeleseko Chinon jokatuko dute.
Bartzelonan, Nafarren Etxean jokatutako partidetan, hauek izan ziren emaitzak: Bengoetxea VI-Arrasate 21, Arribas-Erasun 22; eta Lizaso-Blanca 22, Leon-Ibai Zabala 21. San Frantziskon, Bengoetxea VI-Erasun bikoak 22-20 irabazi zion Lizaso-Ibai Zabala bikoari.