Errockmeriaren erritmora

Leyre Carrasco 2022ko uztailaren 10a

Beertoki elkarteak lehen aldiz antolatutako Errockmeria musika jaialdia egin dute Zelatunen; Mara, Petra, Sofa eta Patxuko Nice taldeak arituko dira gaurko eguna girotzen.

Betiko plazari erritmo berriak gehitu dizkio Beertoki elkarteak. Mara, Petra, Sofa eta Patxuko Nice musika taldeen parte hartzearekin batera, Zelatunen giro aparta sortzea lortu dute. Eguraldia ere alde izan dute gaurko egunean, eta jendetza inguratu da familia edo lagunartean Errockmeria jaialdiaz gozatzera. Askok Herniora igo ostean gerturatu dira jaialdira, baina beste askok mendira igo aurretik egin dute parada.

Eguerdiko 12:00etan eman diote hasiera jaialdiari, eta arratsaldera arte musika taldeez gozatzeko aukera izango da.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!