Villabonako jaiak 2022

Rozioaren konpartsarako entseguak egingo dituzte

Ataria 2022ko uztailaren 8a

Zunbeltz elkarteak Rozioa irudikatuko du uztailaren 26an, Santio festen barruan; aurrez, hiru entsegu egingo dituzte.

Santiotan, Santa Ana egunean Rozioaren konpartsa antolatuko du Zunbeltz elkarteak, Amasa-Villabonako Udalaren laguntzaz.

Rozioaren konpartsako dantza ikasi nahi dutenek, hiru entsegu izango dituzte Villabonako Aljibean, uztailaren 8an, 15ean eta 22an, 20:00etatik aurrera.

Uztailaren 26ko bazkarirako txartelak, bestalde, Basajaun liburu dendan eta Txurrut tabernan egongo dira salgai uztailaren 18ra arte. Helduek 25 euro ordaindu beharko dituzte eta haurrek, berriz, 15 euro.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!