Amasa-Villabonako aniztasun ideologiko, erlijioso eta kulturala kontuan hartuta udalak akonfesionaltasuna eta laizismoaren oinarriak bermatu behar dituela uste du, baita heriotzaren ondoren datozen ekitaldietan ere. Hori dela eta, hileta-omenaldi zibilak egiteko dagoen eskari sozial gero eta handiagoari erantzuna eman askoz, "inolako erlijiorik gabeko omenaldi duinak eta pertsonalak egiteko aukera" arautu du. Ordenantza berri honekin, hileta omenaldi zibilak egiteko aukera izango da Villabonako udaletxeko batzar aretoan, Aljibea kulturgunean, Erreboteko plazan edo Berdura plazan. Hala ere, herriko beste lokal edo eremu publiko batean egiteko aukera ere zabalik utzi dute. Horiek horrela, atzo izandako udalbatzaren Osoko Bilkuran aho batez onartu zuten Amasa-Villabonan heriotzagatik hileta eta omenaldi zibilak egiteko udal gobernuak aurkeztutako udal-ordenantza.