Eraso matxisten aurkako protokolo bat sortuko dute Villabonan

Ataria 2022ko ekainaren 27a

Villabonako gaztetxean bilera baterako deia egin du Akain talde feministak, ekainaren 28an, 19:00etan.

Amasa-Villabonan Garagardo Azoka eta Santioak ate joka dituzten honetan, eraso matxisten aurkako protokolo bat sortzeko borondatea agertu du Akain talde feministak. Horretarako herriko neska eta emakumeen laguntza behar dutela aipatu dute, "protokoloa osatu eta hainbat ekintza gauzatzeko".

Bilera irekira gerturatzeko deia luzatu dute, "festak ere gune segurua izan daitezen".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!