Hilerriko irisgarritasuna hobetu dute

Ataria 2022ko ekainaren 20a

Sarrerako lurra lautu eta harri txintxarraren ordez baldosak jarri dituzte, gurpildun aulkian sartu ahal izateko.

Amasa-Villabonako udal langileek Amasako hilerriko irisgarritasuna hobetzeko lanak egin dituzte azken egunetan. 
Sarrerako lurra lautu dute eta harri txintxarraren ordez baldosak jarri, bertara gurpildun aulkian sartu ahal izateko.

Amasa-Villabonako Udalak jakinarazi duenez, 1.646 euro baliatu dituzte lan hauek egiteko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!