Villabonako jaiak 2022

Natxo Iglesiasek irabazi du Santio jaietako egitarauaren azala

Ataria 2022ko ekainaren 14a

Aurtengo lehiaketara 15 lan aurkeztu dira eta Natxo Iglesias Gonzalezen azala aukeratu dute epaimahaikideek.

Amasa-Villabonako Udaleko Kultura sailak, urtero moduan, 2022 urteko Santio jaien egitarauko azala aukeratzeko lehiaketa jarri zuen martxan maiatzaren 27tik ekainaren 8ra. Epe horretan, guztira, 15 lan aurkeztu ziren, eta jai batzordeak aukera guztiak baloratu ondoren, lehiaketak badu irabazlea.

Aurtengo Santio jaien egitarauaren berri emango duen portadaren egilea Natxo Iglesias Gonzalez billabonatarra izango da, eta 400 euroko diru saria jasoko du.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!