Espazio pubikoaren konkista kaleak ehunduz aldarrikatuko dute

Tolosaldeko Ataria 2022ko eka. 9a, 09:50

Ekainaren 11n, Kaleak Ehuntzeko Munduko Egunean eta Indarkeria Sexistaren Kontrako Matazak proiektuaren barruan, Villabonako Santiago egoitzan egingo dute ekimena 10:00tatik 13:00etara.

Ekainaren 11n, Euskal Herriko zazpi puntutan, 20 erakunde baino gehiagok bultzatuta, Kaleak gureak dira lelopean ekimenak egingo dira Kalean Ehuntzeko Munduko Egunaren bueltan. Ehuntzearen artea aldarrikapen feministarako tresna bihurtu eta eremu pribatuari lotuta egoteagatik balioa kendu zaien diziplinak eremu publikora atera nahi dituzte. Lanen atzean dagoen jakinduria ikusarazi eta auzoa eraikitzeko eta ehuntzeko hurbiltasuneko harreman afektiboei balioa eman nahi diete. Amasa-Villabonako Santiago egoitzan egingo dute ehuntzea, larunbatean, 10:00etatik 13:00etara. 

Amasa-Villabonaz gain, Pasaia, Astigarraga, Errenteria,  Hondarribia, Gasteiz eta Eibarren ere egingo dute ekimena. 2021ean abiatu zuten ekimena Laloladelacasa-ko Oihana Merinok eta Adinkide GKE-ko Blanca Caballerok. Ideiari forma eman zioten Indarkeria Sexistaren Kontrako Matazak proiektuko Isabel Otero ezagutu zutenean. Talde eragilea sortu zuten elkarrekin eta aurten Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin #puntuetakitto mugimendua indartu nahi dute. "Ehuntzea aldarrikapen feministarako baliabide bihurtu nahi dugu". Horretarako administrazio publiko, elkarte, komertzio eta gizarte zibilaren babes eta lankidetza jaso dute.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!