Eskola Kirola elkarteak hezitzaileak behar ditu datorren ikasturterako

Ataria 2022ko ekainaren 8a

Lan poltsa honetan parte hartu nahi dutenek galdetegi bat beharko dute.

Amasa-Villabonako Eskola Kirola elkarteak hezitzaileak behar ditu 2022-2023 ikasturteko lan poltsa osatzeko.

Lan poltsa honetan hezitzaile moduan izena emateko baldintza da titulazioren bat izatea, euskara ondo menperatzea ere beharrezkoa izango da. Titulaziorik gabeko hautagaitzak ez dira kontuan hartuko. Bestetik, Amasa-Villabonakoa izatea baloratuko da.

Interesdunek galdetegi hau bete beharko dute izena emateko. Elkarteak neskak ere animatu nahi ditu hezitzaileen lan poltsa honetan izena ematera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!