Atzerritartasun tramiteei buruzko saioa egingo dute ostegunean

Ataria 2022ko ekainaren 6a

Ekainaren 9an, ostegunean, Villabonako Subijana etxean egingo dute 18:00etan. Aurrez eman behar da izena 646 05 080 telefonoan.

Atzerritartasun izapideei buruzko hitzaldi informatiboa antolatu du Amasa-Villabona Udalak, Tolosaldea Garatzeneko Migrazio eta aniztasun sailarekin elkarlanean. Saio praktiko hau ekainaren 9an izango da, osteguna, Villabonako Subijana etxean,  18:00etan.

Atzerritartasun paperen tramiteari buruzko hitzaldi praktikoa izango da, lan munduan errotzea, gizartean errotzea, familia berrelkartzea, ikasketengatik egonaldia egitea, atzerritarrak kontratatzea edota baimenak berritzea bezalako gaiak jorratuko dituzte, eta Eusko Jaurlaritzako Aholku Sareko abokatu batek bideratuko du saioa.

Saio hau jatorri desberdineko pertsonei zein atzerritarrekin lotura duten eta atzerritartasunari buruzko informazioa behar duten guztiei zuzenduta dago. Parte hartzeko interesa izanez gero, beharrezkoa da aurrez izena ematea 646 057 080 telefono zenbakira deituta.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!