Billabonak Pasaiari 1-0 irabazi zion finalean. Goiz eta arratsaldez jokatu zuten txapelketa, eta eguerdian, ohi denez, Manu Murielen familiari lore sorta eskaini zieten. Bestalde, bi euroko sarrera kobratu zitzaien ikusleei, eta jasotako diru guztia Aspanogi elkartearentzat izan zen.