Udaleku musikalak antolatu ditu Eresargi Txiki abesbatzak

Ataria 2022ko ekainaren 3a

Uztailaren 4tik 15era goizetan izango dira udalekuak kultur etxean; izen emateak ekainaren 27tik 30era egin beharko dira.

Amasa-Villabonako Eresargi Txiki abesbatzak udaleku musikalak antolatuko ditu Klara Mendizabal, Idoia Urdangarin eta Maialen Velazquez irakasleen eskutik.

Udalekua 5 eta 13 urte bitarteko gaztetxoei dago zuzendua eta uztailaren 4tik 15era izango da, 09:30etatik 12:00etara, Villabonako Kultur Etxean.

Izen ematea ekainaren 27tik 30era Azkar oinetako konponketa dendan edo 658 720 664 telefono zenbakian, 14 euroren truke.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!