Futboleko VI. Manu Muriel Oroimenezkoa jokatuko da larunbatean

Ataria 2022ko ekainaren 2a

Billabona F.K.E.-k antolatuta, futboleko alebin mailako VI. Manu Muriel Oroimenezkoa izango da jokoan larunbatean Arratzainen.

10:00etan hasiko da txapelketa eta bertan hamabi taldek parte hartuko dute, horietatik bi Billabona klubekoak. Parte hartuko duten beste klubak hauek izango dira: Danena, Euskalduna, Igeltegi, Koskas, San Marcial, Baskonia, Tolosa CF, Usurbil, Intxurre eta Pasaia. Hamabi taldeak bi multzotan banatuko dira, A eta B izenekoa, eta beraz multzo bakoitzak 6 talde izango ditu eta ligaxka sisteman jokatuko da. Multzo bakoitzeko lehen hiru taldeek Urrea kategorian jarraituko dute txapelketan, eta azken hirurek Zilarra kategorian.

Sarrerak bi euro balioko du, eta jasotako ditu guztia Aspanogi elkarteari emango zaio. Beste berritasun bat, jokalari, teknikari eta arduradunek Arratzainen bertan bazkalduko dutela izango da, herriko elkarte eta boluntario talde zabal bati esker.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!