Billabona KE-k maila mantentzeko azken aukera izango du

Ataria 2022ko maiatzaren 30a

Gizonezkoen Gorengo Mailako Iraupen Faseko finala jokatuko du asteburuan Idiazabal taldearen aurka.

Futboleko Gizonezkoen Gorengo Mailan jokatzen ari den Billabona KE taldeak, Iraupen Faseko finalerdiaren itzulerako partida jokatu zuen, igandean, Gure Txokoa taldearen aurka. Joanekoan, 0-2 irabazi zuen eskualdeko taldeak; igandean, berriz, 1-2 galdu zuen. Beraz, 3-2 izan da emaitza orokorra billabonatarren alde.

Ondorioz, Billabonak maila mantentzeko aukera izango du asteburuan; Idiazabalen aurka jokatuko du finala. Partida irabazten duen taldeak maila mantentzea lortuko du; galtzaileak, 1. Erregionala mailan jokatuko du hurrengo denboraldian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!