Billabonak irabaziz hasi du mailari eusteko lauko finala

Ataria 2022ko maiatzaren 25a

Futboleko gizonezkoen gorengo mailan jarraitu nahi du Billabonak eta iraupen faseko lauko finalean lehen pausoa eman du horretarako.

Joan-etorriko kanporaketa jokatzen ari da Gure Txokoa taldearen aurka, eta asteburuan, etxetik kanpo, 0-2ko markagailuarekin irabazi zuen joaneko neurketa. Itzulerako partida igandean jokatuko du, Arratzainen, 11:00etan hasita.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!