Auto pilaketak N-1 eta A-15 errepideetan

Ataria 2022ko maiatzaren 25a

Iturria: Trafiko Zuzendaritza

Fruta zeraman kamioi batek istripua izan du N-1 errepidean, Villabona parean eta Gasteizko noranzkoan, eta ondorioz 10 kilometroko auto pilaketak daude.

N-1 errepidean Villabona eta Lasarte artean izaten ari dira auto pilaketak, eta istripua eragina izaten ari da ere A-15 errepidean. Fruta zeraman kamioia gurutzatuta geratu da goizaldean eta ondorioz, egunean zehar errei mozketak mantenduko dituzte bi noranzkoetan. Kamioia gauean kanduko dute errepidetik eta horretarako errepidea moztu beharko dutela esan du Trafiko Zuzendaritzak. AP-1 eta A-15 errepidetik desbideratuko dute trafikoa.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!