Gure Txokoa talde beratarraren aurka finalerdia jokatuko du, joan-etorriko neurketan. Joanekoa larunbatean jokatuko du, Beran, 17:00etan hasita, eta itzulerako hurrengo asteburuan Arratzainen. Billabonatarrek finalerdia irabazi behar dute, eta gero finala ere bai, Zestoa eta Idiazabalen arteko finalerdiko garaileari, mailari eutsi nahi badiote.