Udalekuak antolatu dituzte LH 5 eta LH 6-ko gazteentzat, lehen aldiz

Ataria 2022ko maiatzaren 19a

Uztailaren 4tik 22ra egingo dituzte udaleku irekiake ta izen emateak maiatzaren 27ra arteko epea izango dute.

LH5 eta LH6 arteko gaztetxoentzat udalekuak antolatu ditu udaleko Gazteria sailak. Adin tarte horretako herritarrentzat antolatzen diren lehenengo udalekuak izango dira aurtengoak. Uztailaren 4tik 22ra, eta astelehenetik ostiralera, 09:30ean egingo dute hitzordua, Villabonako Gaztelekuan eta 13:00ak arte ekintza desberdinez disfrutatzeko aukera izango dute izena ematen dutenek.

Udaleku irekietan izena eman nahi dutenek maiatzaren 27ra izango dute aukera. Horretarako, Udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzura jo behar da, 08:00etatik 14:00etara. Izen emate orria behar bezala beteta eta sinatuta, eta gaztearen osasun txartelaren fotokopia aurkeztu beharko dira. Oraingo honetan ere, Amasa-Villabonan erroldatutako gaztetxoek lehentasuna izango dute parte hartzeko. Herrian erroldatuta ez daudenekin, aldiz, itxaron zerrenda bat sortuko da, eta plaza libreak geratuz gero, parte hartzeko aukera izango dute.

Kuotei dagokionean Amasa-Villabonan erroldatutako gaztea bada, 84,12 euro ordaindu beharko da, bigarren anai-arrebatik aurrera, aldiz, 44,17 euro. Amasa-Villabonan ez erroldatutakoek, 126,18 euro bakarra izanez gero, eta bigarren anai-arrebatik aurrera, 66,24 euro ordaindu beharko da.

Amasa-Villabonako Udalak, hobariak eskaintzen ditu udaleku irekietan parte hartzeko. Hauen eskaera egiteko zerga ziurtagiria, edo bizikidetza unitateko kide guztien diru sarreren ziurtagiriak aurkeztu beharko dira izen-emateko garaian.

Udaleku hauetan izena eman dutenen gurasoei programa aurkeztuko zaie aurrez. Bilera ekainaren 22an izango da, 19:00etan, Gurea antzokian.

Argibide gehiagorako zuretzat@villabona.eus edo gazteria@villabona.eus helbidera mezu elektroniko bat idatzi. Bestela, 943 69 21 00 edo 943 69 47 84 telefono zenbakietara ere deitu daiteke.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!