Udaltzaingoaren zerbitzurik ez da izango goizean zehar Amasa-Villabonan. Udaltzain guztiek derrigor parte hartu beharreko ikastaro bat dute maiatzaren 18an eta beraz zerbitzurik ez dute emango 07:00etatik 15:00etara.
Ordu tarte horretan Ertzaintzak hartuko ditu Udaltzaingora egindako deiak. Amasa-Villabonako Udalak barkamenak eskatu ditu eragozpenengatik.