Udako kanpaina abiatzear da Olaederra kiroldegian

Ataria 2022ko mai. 17a, 11:51

Abonatuek ekainaren 6tik aurrera eman dezakete izena. Lehen aldiz BTT mendi bizikleta ikastaroa izango da 12 eta 15 urte artekoentzat.

Kirol jarduera eskaintza zabala egingo du uda honetan Olaederra kiroldegiak heldu, haur eta gazteentzat: cycling, zumba, igeriketa, irristaketa, pilates... Amasa-Villabonako Udalak aurreratu duenez, lehen aldiz, BTT mendi bizikleta ikastaroa izango da 12 eta 15 urte artekoentzat.

Ikastaro batzuk hilabete osokoak izango dira eta beste batzuk hamabost egunekoak. Honela bereizi dituzte hamabostaldiak: ekainaren 27tik uztailaren 8ra; uztailaren 11tik uztailaren 22ra; eta abuztuaren 16tik abuztuaren 30era. Ekainaren 6tik aurrera eman dezakete izena bazkideek eta ekainaren 8tik aurrera, abonatu ez direnek.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!