Billabonak partida garrantzitsua du bihar, mailari eusteko

Ataria 2022ko maiatzaren 13a

Futboleko Billabona FKE gorengo mailako taldeak partida garrantzitsua du bihar, Mondragon taldearen aurka, Arratzainen, 17:30ean hasita. Irabaziz gero, maila mantenduko du taldeak.

Partida galtzen badu, beste hiru talderekin maila eusteko lauko finala jokatuko luke. Lauko final hori irabazten duenak mantenduko luke maila, eta beste hirurak jaitsi egingo lirateke.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!