'Gertu' kantua aurkeztu du Distopia elektrotxarangak

Ataria 2022ko maiatzaren 13a

Joan den maiatzaren 7an Sarek 'Etxerako bidea saretzen' eguna antolatu zuen Orion. Ekitaldi horretarako prestatu zuen 'Gertu' abestia Distopia elektrotxarangak.

Iñaki Salvadorrekin batera osatu dute kantua Distopia elektrotxarangakoek eta Alberto Santiago eta Arkaitz Baldak moldatu dute. Musika Faktoriako estudioan grabatu dute eta bideokliperako irudien grabaketa eta ekoizpena Nagore Arin eta Yeray Gasconek egin dute.

Villabonako eta Orioko Sare herritarrari eskerrak adierazi dizkie elektrotxarangak kantu hau sortzeko aukera emateagatik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!