Udaleku irekietan izena emateko epea zabaldu dute

Ataria 2022ko mai. 11a, 15:49

Maiatzaren 23ra arte izango dute umeek apuntatzeko aukera, HH2 eta LH4 urte arteko gaztetxoek parte hartu ahal izango dute.

Amasa-Villabonako Udaleko Gazteria sailak udaleku irekiak antolatu ditu uztailaren 4tik 22ra bitartean, HH2 eta LH4 arteko umeentzat. Astelehenetik ostiralera, 09.30ean egingo dute hitzordua, eta 13:00ak arte, ekintza desberdinez gozatzeko aukera izango dute herriko txikienek. 08:00etatik 09:30era goizeko zaintza zerbitzua ere eskainiko da aurten.

Maiatzaren 11tik 23ra, izen-emate epea

Aurtengo udaleku irekietan izena emateko interesa dutenek maiatzaren 23ra arte izango dute apuntatzeko aukera: Udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan 08:00etatik 14:00etarako ordutegian, edo Gaztelekuan, 17:30etik1 19:30era. Izen emate orria behar bezala beteta eta sinatuta, eta haurraren osasun txartelaren fotokopia aurkeztu beharko dira izena ematerakoan.

Amasa-Villabonan erroldatutako haurrek dute udaleku ireki hauetan parte hartzeko lehentasuna. Herrian erroldatuta ez dauden haurrekin, aldiz, itxaron zerrenda bat sortuko da, eta plaza libreak geratuz gero, parte hartzeko aukera izango dute. Udaleku ireki hauetan parte hartzeko hobariak eskaintzen ditu Amasa-Villabonako udalak. Hauek eskatzeko zerga ziurtagiria, edo ez dutenen kasuetan, bizikidetza unitateko kide guztien diru-sarreren ziurtagiriak aurkeztu beharko dira izen-emate unean.

Urtero bezala, aurten ere udaleku irekietan izena eman duten haurren gurasoei programa aurkeztuko zaie aurrez. Bilera ekainaren 22an izango da,  18:00etan, Gurea antzokian. Argibide gehiagorako zuretzat@villabona.eus edo gazteria@villabona.eus helbidera mezu elektroniko bat idatzi beharko da, edo bestela, 943 69 21 00 edo 943 69 47 84 telefono zenbakietara ere deitu daiteke.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!