Amaia Gonzalez eta Edurne Osa izan dira irabazleak

Ataria 2022ko maiatzaren 9a

Emakumeen IV. Pala Txapelketa Azkarra izan da jokoan, Behar Zana elkarteak antolatuta. Irabazleak 16-15 gailendu dira Kris Ezkurdia eta Larraitz Etxanizi.

Guztira zortzi pilotarik, eta beraz, lau bikotek parte hartu dute txapelketan. Hamabost partida jokatu dira, horietatik hamabi ligaxkakoak, bi finalerdi eta finala. Partidak hamar tantotara edo hamar minututara jokatu dira, finala izan ezik, hamasei tantotara jokatu baitzen. Azkenean finala tanto batengatik irabazi zuten Gonzalezek eta Osak.

Lehiari baino txapelketan sortzen den giroa dela garrantzitsuena azaldu dute Behar Zana elkartetik. "Pandemiagatik azken bi urteetan ez da jokatu eta aurten egin ahal izan dugu", esan dute elkartetik. "Pilotariak ez daude federatuta, pilota aisialdi moduan hartzen dute. Txapelketa honekin egun polit bat egitea izaten da helburua. Garrantzitsua ez da emaitza, baizik bizi den giroa". Txapelketa amaitu ondoren elkarrekin bazkaldu zuten Behar Zana elkartean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!