Udaleku parte hartzaileak antolatu dituzte aurten lehenengo aldiz

Ataria 2022ko maiatzaren 5a

Argazkia: Mattin Gizarte Abentura

Villabonako Errebote plazan, maiatzaren 15ean 12:00etan, lehenengo bilera bat egingo dute udaleku hauei forma emateko.

Amasa-Villabonako Udaleko Gazteria sailak udaleku parte hartzaileak antolatu ditu aurten lehenengo aldiz, DBHko ikasleentzat. Eredu berri honen bidez, izena eman duten gazteen artean erabakiko dute uztaileko zein hiru astetan izango diren udalekuak, eta baita ere, zeintzuk izango diren egingo diren ekintza desberdinak.

Plazak mugatuak dira, eta izen emateko epea dagoeneko zabalik dago. Beraz, informazio gehiago nahi duenak mezu bat bidali dezake mgabentura@gmail.com helbidera. Amasa- Villabonan erroldatuek lehentasuna izango dute.

Matrikulari dagokionean, Amasa-Villabonan erroldatuentzat 50 eurokoa da, gainontzekoentzat, aldiz, 60 eurokoa. Mattin Gizarte Abenturak kudeatuko du egitasmoa.

Herriko gaztetxoei zuzendutako udaleku hauei forma emateko maiatza eta ekainean zehar lau bilera egingo dira. Lehenengo bilkurarako hitzordua maiatzaren 15ean egin dute, Villabonako Erreboteko plazan, 12:00etan. Horrela, dinamika desberdinak medio, izena eman dutenen gustuen arabera diseinatutako udaleku parte hartzaileak prestatuko dituzte gaztetxoek. Egun horretan bertan ere izena emateko aukera egongo da.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!