Lau kantuz osaturiko EP bat da Helmuga: musikari buruz mintzo den eta musikari berari omenaldi bat egin asmo dion lan bat. Estilo askotarikoak nahasi dituzte lau abestietan Yerai Gasconek eta Jon Ander Artolak, orain arte urratutako ibilbidean ikasitako gauza guztiak horietako bakoitzean islatuz.