Udako futbol kanpusean izena emateko epea zabaldu dute

Ataria 2022ko apirilaren 29a

Billabonako futbol elkarteak antolatu du eta parte hartu nahi dutenek izena maiatzaren 13a baino lehen eman beharko dute; ordainketa ere egin beharko dute, maiatzaren 28a baino lehen.

2010 eta 2014 artean jaiotako neska-mutilek futbolaz gozatzeko aukera izango dute ekaina eta uztailean zehar, Billabona F.K.E.-k antolatutako udako futbol kanpusean.

Astelehenetik ostiralera, 09:00-13:00 ordutegian, Arratzain futbol zelaian elkartuko dira izena ematen duten haur eta gaztetxoak, eta zenbait ekintzetarako inguruko txoko desberdinetara ere mugituko dira.

Billabonako futbol elkarteak bi txandatan banatuko du aurtengo udako futbol kanpusa:

  • Ekainak 27 – uztailak 1: 45 euro (klubeko futbol eskolako jokalarientzat 40 euro)
  • Uztailak 11-22: 90 euro (klubeko futbol eskolako jokalarientzat 80 euro)

Prezioaren sartzen da kanpuseko kamiseta teknikoa, eguneroko hamaiketakoa, entrenamendu eta teknifikazio saioak, eta jarduera ludikoak.

Izena eman nahi dutenek inprimaki digitala bete beharko dute maiatzaren 13a baino lehen, eta ordainketa ere egin beharko dute, maiatzaren 28a baino lehen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!