Maria Jesus Lopez Egiluz hil da, Amasa-Villabonako herritar helduena

Ataria 2022ko apirilaren 28a

106 urte zituela hil zen atzo. Amasa-Villabonako Udalaren izenean, doluminak eta besarkada bat bidali dioten Maria Jesus Lopez Egiluzen senide eta lagunei.

Maria Jesus Lopez Egiluz 106 urteko billabonatarra hil da. Amasa-Villabonako herritar helduena zen. Udalak doluminak eta besarkadak bidali dizkie Lopezen senide eta lagunei.

2019an adineko pertsonen nazioarteko egunean, Amasa-Villabonako Udalak herrian 100 urte bete dituzten herritarrak omendu nahi izan zituen. Tartean Maria Jesus Lopez Egiluz bisitatu zuten bere etxean. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!