Basagainera irteera egingo dute larunbatean

Ataria 2022ko apirilaren 28a

Aizkardiko mendi taldearen Ttonttorrez ttonttor ekimenaren barruan antolatu dute egun erdiko irteera.

Basagainera mendi irteera antolatu dute Ttonttorrez Ttonttor ekimenaren barruan. Larunbatean, apirilaren 30ean egingo dute, eta 09:00etan aterako dira Olaederra kiroldegitik.

Egun erdiko irteera izango da eta bazkalordurako etxera buelta egiteko asmoa dute. 7 kilometro eta erdiko irteera da, 270 metroko desnibela duena.

Irteeran parte hartzera animatu dituzte gaztetxoak euren familiekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!