Ukrainararrentzat zubi-laguntzak aktibatzea eskatu du PSEk

Ataria 2022ko apirilaren 28a

Beste erakundeetatik laguntzak iritsi bitartean, Gizarte Larrialdietarako Laguntzen bidez egoera kudeatzea proposatu dio udal gobernuari.

Maria Luisa Arija, udal talde sozialistaren bozeramaileak udal gobernuari eskatu dio zubi laguntza bat sustatu dezala errefuxiatu ukrainarrentzat, Espainiako gobernuaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzak aktibatzen diren bitartean. Zubiko laguntza hori Gizarte Larrialdietarako Laguntzen (GLL) bidez kudeatzea proposatu du Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek izapidetzearen bidez. Laguntza hori oinarrizko beharretara bideratzea proposatu du, adibidez, garraio-gastuetara (Mugi txartela), SIM telefono txartela erostera eta abar. 

Arijak ohar batean azaldu duenez gogorarazi duenez, familiak, gehienak adingabeak edo hirugarren adineko pertsonak beren ardurapean dituzten familiak dira gerratik ihes egiten ari direnak eta egun batetik bestera Ukraina uzten ari dira esku hutsik. Batzuk, asko jota, maleta batekin iristen ari dira, eta gehienak ezer gabe, maletak tren geltokian uztera behartuta egon baitira, trenak ahalik eta beteenak etor daitezen. Horrela, muga ezer gabe igarotzen dute eta haurrentzako arropa, sendagaiak, janaria eta jostailuak behar dituzte, eta beraz, harrera egin dietenen "esfortzuaren eta fede onaren" menpe daude, dituzten gastuei aurre egiteko.

Azkenik zinegotzi sozialistak ohartarazi du Espainiako gobernua eta Eusko Jaurlaritza behar dutenei laguntzeko mekanismoak lantzen ari diren arren, litekeena dela hiru hilabete inguruko epean laguntzarik ez izatea. Horregatik eskatu dio udal gobernuari, zubi-laguntza hauek martxan jarri ditzan. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!