Martxan jarri da Beertoki azoka

Ataria 2022ko apirilaren 23a

Egun guztian zehar izango da Villabonako Bearzana frontoian. Guztira hamasei garagardogile daude bere artisau garagardoak eskaintzen.

Jon Ander Artola da Beertoki azokaren antolatzaileetako bat, eta beste urteetan bezala, arratsaldean jende gehiago izango dela espero dute. "Bosgarren azoka da antolatzen duguna, eta bi urte daramatzagu egin gabe, eta jendea gogotsu dago. Espero dugu jendeak erantzutea". Eguerdia aldera giro pixka bat sortzen joan da frontoian, eta garagardoak dastatzeaz gain, Ama tabernakoek eta Ekotalok postu bana jarri dute.

Eskualdeko postu bakarra dago, Anoetako Iparra garagardogileena. Horietako bat da Ioritz Beldarrain billabonatarra. "Mila pertsona inguru etortzea espero da. Aurten egiten den lehenengo artisau garagardoen azoka da, eta gogotsu gaude denok", esan du.

Ioritz Beldarraini elkarrizketa:

 

Jon Ander Artolari elkarrizketa:

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!