Euskara ikasleentzako dirulaguntzak banatuko ditu udalak

Ataria 2022ko apirilaren 19a

Uztailaren 8ra arte aurkeztu daitezke eskaerak Zuretzat Herritarrentzat Arreta Zerbitzuan.

Amasa-Villabonako Udaleko Euskara sailak euskaltegietan eta barnetegietan euskara ikasten aritu diren herritarrentzat, diru laguntza eskaera aurkezteko epea ireki du. Eskaera aurkeztu nahi duenak, eskaera inprimakia bete eta ondoren zehazten diren agiriekin batera aurkeztu beharko du:

  • Interesatuaren nortasun agiria.
  • Euskaltegiaren ziurtagiria honakoak jasoz:
    - Eskatzailearen maila hasieran eta bukaeran.
    - Asistentzia ehunekotan.
    - Matrikularen zenbatekoa,

Eskaerak aurkezteko azken eguna, uztailak 8a izango da eta zuretzat@villabona.eus helbide elektronikoan edo udaletxean bertan aurkeztu daiteke.

Baldintzak betetzen dituztenei A1, A2, B1, B2 arteko mailetan, matrikularen %100a ordainduko zaie, eta C1, C2 maila egin dutenei, %75a.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!